.
Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb
Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb
Ramón Rubial: Historia y Memoria
 
   
2.1    Jakako altxamendua eta errepublikaren mirespena

2.2    Errepublikarekiko leialtasuna

2.3    Emilia, bere bikotekidea

2.4    1934ko  urriko iraultza

2.5    Gerra zibila: miliziano eta brigadista

2.6    Iparraldeko Frontea garaituta. Atxiloketa

  2.1 Jakako altxamendua eta errepublikaren mirespena
 

Gogoan dut Guardia Zibilak atxilotu ninduen lehenengo aldia. Iraultza Batzordeak), gero Errepublikako Lehen Gobernua izan zenak, izenpetutako manifestu bat banatzen ari nintzen (...)". (Ramón Rubial, 1986).

Ramon Rubialen jarduera iraultzailea herriak jasaten zituen astinduen erritmoan joan zen areagotzen. 1930ean atxilotu zuten lehenengo aldiz. Rubialek une hartako asaldura bizi zuen, aldaketa politikoa irrikatzen zuen. Hogeita lau urteko gaztea zen, "gogoko nituen XIX. mendeko Europako altxamenduak" (Ramon Rubial, El País, 1978ko otsailak 19)

Berenguerren Gobernuaren aurkako Jakako altxamendu militarra, 1930eko abenduan, bere ibilbide politikoaren une gogoangarri bat izan zen. Iraultza Batzordea deitu zenak Jakako udaletxeko balkoitik aldarrikatu zuen Errepublika. Altxamenduak izan zuen bere helmena herrialdeko hainbat tokitan. Ramon Rubialek eta bere lagunek espiritu iraultzailea zabaldu zuten Bizkaian.  

 

"Fue la primera vez que caí preso"
La Vanguardia, 14 de diciembre de 1930, La Insurrección de Jaca  
 

Altxamenduari Bizkaiko langile-mugimenduaren zati bat batu zitzaion, baina ez zuen inolako konpromisorik lortu indar militarren aldetik. Babesik eta koordinaziorik ezak izan zuen eragina altxamenduan, eta ezin izan zuen azkenetan zegoen sistema hondoratu. Ramon Rubialek honela kontatzen du nola gertatu ziren gauzak atxilotu zuten hartan:

“Hiru eguneko greba egin zen Bizkaian. Iraultza Batzordearen eta altxatzeko konpromisoa hartu zuten indarren artean ez zegoen koordinazio zuzenik. Ordurako bazegoen halako deskonfiantza bat esperientziaren bat tarteko langileen eta militarren artean. Langileek esan zuten ez zirela kalera aterako beste aldeak aldarrikapena egiten ez zuen bitartean eta gauzak ez zitezen alderantziz atera lehenago gertatu zen bezala. Bizkaia apur bat deskonektatuta egon zen eta arrazoi horrengatik eman zen grebarako agindua. Greba-aldiak hiru egun iraun zuen, harik eta Madrilek jakinarazi zigun arte Espainiako gainerako tokietan ez zela grebarik deitu; salbuespena Bizkaia izan zen informaziorik izan ez zuelako" (Ramón Rubial, 1996).

   
 

II. Errepublika demokratikoki aldarrikatu zen 1931ko apirileko hauteskundeetan.Kaleak jendez bete ziren eta Monarkiak irten egin behar izan zuen eta behin behineko gobernua eratu zen. Estatu berria jai-giroan sortu zen. Jendeak kaleak hartu zituen. Mirespen errepublikanoa legezkotasun berriaren alde agertu ziren masetara hedatu zen

 
"La monarquía fue bien desterrada de este pais"
  Proclamación de la II República en Eibar
   
 
 
Ramon y Cajal Etorbidea, 2 BIS- 3ª solairua 5 Depart. - 48014 BILBO ·Tel-zenbakiak: 94 476 38 11 - 94 476 39 159 15
Ir al inicioIr a contactoIr al mapaweb