Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb
Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb
Ramón Rubial: Historia y Memoria
 
   
2.1    Jakako altxamendua eta errepublikaren mirespena

2.2    Errepublikarekiko leialtasuna

2.3    Emilia, bere bikotekidea

2.4    1934ko  urriko iraultza

2.5    Gerra zibila: miliziano eta brigadista

2.6    Iparraldeko Frontea garaituta. Atxiloketa

  2.4 1934ko urriko iraultza
 

Estatu faxista eragoztea

“Altxamendua beste biderik ez zegoen faxismoari ateak ixteko” (Ramón Rubial, 1996).

1934ko urrian UGT eta CNT sindikatuak eta ezkerreko hainbat alderditako kideak CEDAren gobernuaren. neurrien aurka errebelatu ziren. Urriaren 5ean greba orokorra izan zen Bilbon; langile-talde antolatuak, armak hartu, eta bi irrati-emisoretan sartu ziren bere jarraibideen berri emateko. Altxamendu hartan Rubial urte haietan Europa pairatzen ari zen faxismo-oldea geldiarazteko lanean aritu zen, beharrezkoa zen eta:

 
"Se tuvo que cortar el paso al fascismo"
 

Hura gertatu zen  garaian kokatu beharko genuke gertatutakoa epaitu ahal izateko eta ondo funtsatuta esateko ea isilik geratzeko jarrera hobea zen sakrifizio-keinu bat egitea baino, hainbat hilabete lehenago, otsailean, austriarrek egin zuten bezala Dolfussekin, pixkana joan zen aldetik austriarren gizarte-aurrerapen guztiak bertan behera uzten. Guretzat aurrekari bat izan zen hura. Baina, hori alde batera utzita, Prietok ordenarako deia egin zion, Legebiltzar Talde Sozialistak aginduta, Kongresuko hemizikloan, Alcalá Zamorari, eta ohartarazi zion Gobernuan CEDA sartzeko aukera ematen bazuen, Konstituzioa zin egin ez zuena, Alderdi Sozialistak iraultza deklaratuko zuela. (…). Sozialistok askatasunaren alde egin genuen sakrifizioa seguru aski inork ez du baloratzen”.  

Ramon Rubialek inoiz ez zuen ukatu altxamenduan parte hartu zuela. En una entrevista a los 72 años, reivindicó el sentimiento que le impulsó a movilizarse:
“Gazte sozialisten mugimenduaren baitan altxamendu armatuaren teoriak liluratuta zuen gazteetako bat nintzen ni, iraultza klasikoekin maiteminduta nengoen, agintea altxamenduarekin irabazten zuten aldetik”. (Ramon Rubial, El País, 1978ko otsailak 19)

Erandioko matxinatuak

Helburuak oso argi bazituzten ere eta borondate irmoa bazuten ere, gazte erreboltari haiek ez zuten esperientzia militarrik. Jose Hurtadoren lekukotzak argi uzten du: “Iraultzaren lehenengo gaua Herriko Etxean pasatu genuen. Pistolak ekarri zizkiguten… Deskalabrua, desastrea izan zen. Burutik pasatu ere ez zitzaigun egin hanka sartzen ari ote ginen. Itsututa geunden. (…) Herria hartu genuen. Asaltoko guardiak ibaiadarretik pasatzen ziren… Hemen ez zegoen Guardia Zibilik. Bonba txar batzuk egin genituen, huts egiten zuten. Nik hodiak moztu nituen… Trenbidea altxatu genuen… Vidal izeneko karabinero zintzo bati esker jakin genuen asaltoko guardiak zetozela eta Erandioko mutikoei esker jakin genuen Armada menditik iristen ari zela”.  (Ramon Rubial, 1986)

Altxamenduan parte hartu zuten beste asko bezala, Ramon Rubial atxilotu egin zuten. Baina bere lagunekiko leialtasunarengatik atxilotu zuten. Bere lagun Hurtadok kontatu zuen gertatutako guztia: “Egun batean istilu ikaragarria zegoen Udaletxeko enparantzan. Poliziek ez zekiten zer egin. Alkatea, Benito Casal, Reuskoa, hogeita bederatzigarren artikulua ezarriz izendatuta zegoena, erre egin nahi zuten… Ramon iritsi zen eta honako hau esan zidan: «Aizu, Josetxu, lelo horiei esaiezu alde egiteko hortik». Alkatea, epailea eta idazkaria erdi ezkutuan atera genituen, eta eurekin gindoazela norbaitek sei hogeita hamabosteko pistola atera zuela ikusi nuen ezkutaleku batetik eta pare bat tiro egin zituen… Hura amaitu eta Rubial atxilotu egin zuten. Aita etorri zitzaidan semearen alde zerbait egin ote nezakeen galdezka, polizietako bat nire amonaren etxean bizi baitzen. Poliziarengana hurbildu nintzen, esan nion eta hauxe erantzun zidan: 'Ondo da, tiro nork egin duen esaten badidazu, Ramon atera egingo dugu'. Nik banekien, banekien pilotua izan zela, baina ezin nuen salatu… Ramonek erantzukizun osoa bere gain hartu zuen eta berak ordaindu zuen dena. Erandion atxilotutakoetatik Ramon eta Gerardo Zárraga kondenatu zituzten, El Dueson bete zuten zigorra 36ko amnistiara arte. Askatu zituztenean harrera ikaragarria egin zieten Erandion”. 


La Vanguardian 1934ko azaroaren 1ean argitaratutako artikulua. “Simón Rubial” Bilboko Amezaga kalean nola atxilotu zuten aipatzen da bertan.

 

 

Ramon eta milaren bat atxilotu Sota y Aznar konpainiak Axpen, Erandion, atrakatuta zuen Altuna-Mendi ontzian espetxeratu zituzten. Espetxean ezagutu zuen Rubialek gerora, Francoren diktaduran, aktibismo klandestinoan bidelagun izan zuen sozialista gazte bat: Juan Iglesias. Handik hainbat hilabetera Rubial El Dueso espetxera, Kantabriara, eraman zuten eta sei urte eta zortzi hilabeteko zigorra ezarri zioten. 1936ko otsailaren 16an, Fronte Popularraren garaipenaren ostean, amnistia dekretatu zen.

“Ni ez nintzen damutu, eta ez naiz damutzen egin nuenaz”

Ramonentzat 1934ko gertaera ez zen gazte gartsuen balentria bat izan: “Mugimendua ez zen antolatu arinkeria batek eraginda, ez eta ikuspegi arduragabe batek eraginda ere; oinarrian egoera batzuk zeuden, errealitate historiko batzuk, urrian, bereziki Asturiasen eta Katalunian eta garrantzi gutxiagorekin Espainiako gainerako tokietan, gertatutakoaren dimentsioak agerian jartzen duen bezala, baina batez ere otsaileko garaipena, porrot egin eta hamasei hilabetera”. (Ramon Rubial, 1996).
Ramon Rubialek ikaragarri miresten zuen Asturiaseko herria eta goraipatu izan zituen herri xehearen ekintza ausartak. “Asturiasek gure langile-mugimenduaren, eta nazioartekoaren, historia iraultzailearen orrialde zirraragarriak idatzi zituen”.
(Ramon Rubial, 1996)

Handik urte batzuetara, heldua zela, Ramonek oraindik oso argi zuen Gobernu zentralaren aurka altxatzea askatasunaren aldeko beharrezko betebeharra eta sakrifizioa izan zela:

 

 
Altuna Mendi, Axpen, Erandion

Erandioko presoen amnistiaren aldeko kartela
1934ko altxamenduaren ostean

 

“Urri hartako kostua 30.000 preso izan ziren, baina langile-klasearen iraultza-sentimendua gainditzea ekarri zuen motorra izan ziren. (…) Ni ez nintzen egindakoaz damutu, eta ez naiz damutzen. Alderdiak agindu bat eman zuen eta nik, militante gisa, bete egin nuen. 28 urte nituen. 18 pasatu nituen espetxean, baina, bueno, gustura egin nuen nire betebeharra betetzen ari nintzenez.” (Ramon Rubial, 1986)

 

 
Ramón y compañeros, habiendo salido de la cárcel, en 1936

 

 
 
Ramon y Cajal Etorbidea, 2 BIS- 3ª solairua 5 Depart. - 48014 BILBO ·Tel-zenbakiak: 94 476 38 11 - 94 476 39 159 15
Ir al inicioIr a contactoIr al mapaweb