Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb
Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb
Ramón Rubial: Historia y Memoria
 
   
2.1    Jakako altxamendua eta errepublikaren mirespena

2.2    Errepublikarekiko leialtasuna

2.3    Emilia, bere bikotekidea

2.4    1934ko  urriko iraultza

2.5    Gerra zibila: miliziano eta brigadista

2.6    Iparraldeko Frontea garaituta. Atxiloketa

  2.2 Errepublikarekiko leialtasuna
 

Ramon Rubialek zintzo jarraitu zituen bere alderdiaren erabakiak eta gobernu errepublikanoaren integritatea aldeztu zuen eraso ororen aurrean. Alderdi sozialistak Espainiako Gobernuan parte hartzen zuen lehenengo aldia zen; hiru ministerio hartu zituen. Biurteko progresistako gobernuak (1931-1933) erreforma sozial eta politiko sakonak egin zituen. Ramon Rubialen ustez urte nahasiak eta ilunak izan ziren eurentzat. Legezkotasun berriaren mehatxuak ezkerretik nahiz eskuinetik iristen ziren. 

Errepublikaren oinarriak ahuldu. nahian greba-aldi bat izan zen Bigarren Errepublikan, 1934 baino lehen. Gu batzuetan ontzian joaten ginen lanera greban parte ez hartzeko. Piketeek lantegira sartzea eragozten zuten. Jendea oso berezia zen: piketeren bat bazegoen, ez zen sartzen; piketea desegiten bazen mundu guztia lanean hasten zen... Eta ikusi egin behar zen nola desegiten genituen... Eskirolaren estigma komunistek erabiltzen zuten garai hartan isildu ere egin gabe. Eta, arrazoizkoa den bezala, jendeak gogoratu egiten zuen norbaitek «eskirol!» garrasi egiten zuenean. Hemen oso tratu txarra eman izan zaio eskirolari. Labe Garaietako kanturen bat honela errepikatzen genuen mutikotan: «Barakaldo sarreran lehenengo eskirolen lantegia eta 'Bernabéren Kafea' ikusten dira»”. (Ramón Rubial, 1986)


Proclamación de la II República

 

 

 
 
Ramon y Cajal Etorbidea, 2 BIS- 3ª solairua 5 Depart. - 48014 BILBO ·Tel-zenbakiak: 94 476 38 11 - 94 476 39 159 15
Ir al inicioIr a contactoIr al mapaweb