Ramón Rubial: Historia y Memoria
Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb
Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb
Ramón Rubial: Historia y Memoria
 
   
2.1    Jakako altxamendua eta errepublikaren mirespena

2.2    Errepublikarekiko leialtasuna

2.3    Emilia, bere bikotekidea

2.4    1934ko  urriko iraultza

2.5    Gerra zibila: miliziano eta brigadista

2.6    Iparraldeko Frontea garaituta. Atxiloketa

  2.6 Iparraldeko Frontea garaituta. Atxiloketa. 
 

Errendizioa

Behin Iparraldeko Frontea garaitu zenean, 1937ko abuztuaren 25ean, Santoñako Hitzarmena sinatu zen: euskal nazionalisten eta Armada Nazionalaren Italiako tropa aliatuen arteko akordioa. Batailoi nazionalistak Santanderren errenditu zitzaizkien tropa italiarrei eta Vatikanoaren bitartekotza baliatu zuten frankismoaren errepresioaz libratu ahal izateko. Gauzak ez ziren espero bezala gertatu: italiarrek ez zuten hitzartutakoa bete eta nazionalistak atxilotu egin zituzten.


Rubial estuvo en el Frente hasta la caída de Asturias


Brigada Navarra entrando en Bilbao, 18 de julio de 1937
 


Bombardeos en Bilbao, 1937

 

 

Garaituak babesteko errepublikaren aldeko inolako fronte militarrik gabe, 1937ko irailetik aurrera galtzaileen bandoko pertsona batzuk fusilatu egin zituzten eta beste batzuk atzerriratu eta kontzentrazio-esparruetan sartu zituzten. Ramon Rubial ahalegindu zen espetxea saihesten, eta Aragoiko eremu errepublikanora ihes egiten saiatu zen. Berak kontatu zuen zer-nolako zailtasunak izan zituen eta zergatik erabaki zuen Bizkaira itzultzea. “Bilbotik Erandiora joan nintzen, Jado kaleko nire jaiotetxera… Nork pentsatuko zuen halako hanka-sartzea egingo nuela? Hirugarren solairura igo nintzen eta oraindik gogoan dut bizilagunen izu-aurpegia, segur aski hiltzat ematen baininduten, atea zabaldu nuenean. Handik Elorrietara joan nintzen, Deustu  inguruko auzo batera, eta hainbat tokitan ezkutatu nintzen. Nire asmoa zen berriz ere lerro errepublikanoetara pasatzea. «La Granja» tabernako zerbitzari anarkista batek, Zaragozatik zetorrenak, esan zidan ezagutzen zuela irteera erraza zuen pasabide bat. Francoren Armadako Intendentziako militarra zen bere koinatu baten bidez zekien bazela ia batere babesik gabeko fronte bat, tanketa bakarrak zaintzen zuena. Zaragozara joan nintzen Jose Maria izeneko batekin, ibiltzeko baimen faltsuak hartuta. Nirea emakume batena zen, Ramona González izeneko emakume batena, eta esan zidaten «a» letra kenduta  Ramon González izenarekin geldituko nintzela… Pentsio batean hartu genuen ostatu, biok ohe berean, pezeta baten truke, eta biharamunean eremu librera irtetea erabaki genuen… Baina babesik gabe zegoen fronte hura aprobetxatuz Zaragozako Arrabal auzora arte iritsi zen errepublikakoen erasoaldi batek egoera aldatu zuen eta Bilbora itzuli behar izan genuen.”


 

Bizkaiko lurraldera iristean Ramon ahalegindu zen inork susmatuko ez zuen toki batean ezkutatzen, baina salaketa batek planak zapuztu zizkion. Ramonen atxiloketari buruzko xehetasunak bere adiskide Jose Solagaistuak eman zizkigun: “Ramon Erandiora iritsi zenean ezagun batzuek txalet batean ezkutatu zuten, eta berez burdel bat zen. Toki segurua zirudien. Jende diruduna ibiltzen zen bertan, eta Ramonen ezaguna bezeroetako bat zen… Baina norbaitek salatu egin zuen eta harrapatu egin zuten. Hemengo emakume batek, pentsaeraz nazionalistak… Udaltzaingoaren ziega batean sartu zuten eta kabo batek jakinarazi zion, gutunazal baten bidez, zer salatzen zitzaion, eta hark salbatu zion bizia; izan ere, epailearen aurrera eraman zutenean zer esan jakin zuen eta hogeita hamar urte baino ez zizkioten bota… Ramon Bilbon epaitu zuten.”

1937ko azaroaren 1ean, hiru urte lehenago atxilotu zuten egun berean, atxilotu zuten eta espetxeratu zuten Ramon Rubial; Espainiako espetxeetan ia hogei urtez egin zuen ibilbidearen hasiera izan zen

 

 

 


Prisioneros del Frente Norte en Santander

 
 
Ramon y Cajal Etorbidea, 2 BIS- 3ª solairua 5 Depart. - 48014 BILBO ·Tel-zenbakiak: 94 476 38 11 - 94 476 39 159 15
Ir al inicioIr a contactoIr al mapaweb