Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb
Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb
Ramón Rubial: Historia y Memoria
 
   
4.1    Espetxetik bizitza klandestinora

4.2    Barruko alderdiaren eta erbestearen arteko lotura

4.3    Ramon eta Emilia, bi baino askoz ere gehiago

4.4    Berriz ere errepresioa

4.5    Sevillako taldea eta unibertsitateko gazteak

4.6    Ezker zaharraren eta berriaren arteko zubia

4.7    "Pablo ezagutu nuen…" Rubial mitoa jaio da
  4.5 Sevillako taldea eta unibertsitateko gazteak 
 

Ramón destacó las virtudes políticas de Felipe
 
Rodolfo Llopisen direktiba ez zen ezinbesteko berrikuntzaren aldeko apustua egiten zuten belaunaldi berriak goititzearen aldekoa. Unibertsitateko mugimendua alderdiaren egituran sartu zen eta Andaluziako gazte militante talde batek beste aire bat eman zion estrategia sozialistari: Sevillako zirkulua zen. Alfonso Guerra eta Felipe Gonzalez abokatuak nabarmendu ziren. 1969ko uztailaren 14an egin zen Alderdiaren Batzorde Nazionalaren bilera Baionan. Bertan egindako esku-hartzeekin Felipe Gonzalezek alderdiko nagusien babesa lortu zuen. Aire berria zekarren, ongi prestatuta zegoen eta karisma nabarmena zuen. Eta, gainera, heziketa Espainian jaso zuen. Eduardo Lopez Albizuren ustez Andaluziako Federazioaren ordezkari gaztea itxaroten ari ziren gizona zen: "Espainiako errealitatea ezin hobeto aditzera ematen zuen doinuarekin egin genuen topo, eta xedea guk, Ramonek, Nicok eta nik neuk, erabiltzen genuen doinuarekin erabat lotuta zegoen".

Felipe Gonzalez Marquezen klandestinitateko izena Isidoro zen, politikan lehenengo urratsak Ekintza Katolikoko Gazte Unibertsitarioak eta Langile Gazte Katolikoak sindikatuetan eman zituen. Gazte Sozialistetan afiliatu zen eta 1964an PSOEko militante zen. Zuzenbidean lizentziatua zenean, 1966tik aurrera hasi zen lan-arloko abokatutzan Sevillan. Hirurogeiko hamarkadan Gonzalezek pixkana-pixkana gora egin zuen bere karrera politikoan eta 1970ean Batzorde Exekutiboan sartu zen.

Rubial limurtu egin zuen Felipe Gonzalezen izaerak eta gauzak egiteko moduak. Baionan bere diskurtsoa entzun zuen eta berriz ikusi zuen Bilboko kaleetan oso bestelako egoeran:

 

 
"Ví a Felipe recogiendo fondos para los huelguistas vizcaínos"

 

 

 
 
 
 
Ramon y Cajal Etorbidea, 2 BIS- 3ª solairua 5 Depart. - 48014 BILBO ·Tel-zenbakiak: 94 476 38 11 - 94 476 39 159 15
Ir al inicioIr a contactoIr al mapaweb