Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb
Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb
Ramón Rubial: Historia y Memoria
 
   
4.1    Espetxetik bizitza klandestinora

4.2    Barruko alderdiaren eta erbestearen arteko lotura

4.3    Ramon eta Emilia, bi baino askoz ere gehiago

4.4    Berriz ere errepresioa

4.5    Sevillako taldea eta unibertsitateko gazteak

4.6    Ezker zaharraren eta berriaren arteko zubia

4.7    "Pablo ezagutu nuen…" Rubial mitoa jaio da
  4.1 Espetxetik bizitza klandestinora
 

1956ko abuztuaren 23an irten zen zaintzapeko askatasunean El Dueso espetxetik adiskidez eta Alderdiko militantez inguratuta, Txilen zain zituen Emiliarekin eta Lentxurekin elkartzeko asmotan zen.


Espetxetik irtetean fisikoki oso ahul zegoen
 

Espetxetik irten zenean, Ramonek 50 urte zituen. 19 urte pasatu zituen giltzaperatuta. Bere familiak pentsatzen zuen bere aurrekari penalak ikusita ezinezko izango zuela Diktaduran lana aurkitzea. Hobe zen hainbat urterako Txilera joatea, bertan familiaren babesa baitzuen. Baina Ramoni beste proba bat jarri zion bizitzak Rodolfo Llopisek eta Pascual Tomasek, PSOEren erbesteko buruzagiek, alderdia herrialde barruan antolatzeko misioa izendatu ziotenean. Ez zuen zalantzarik egin: "Orduan eta orain Alderdiaren hitz erdi bat agindu bat izaten da. Horregatik jakinarazi nion emazteari hona itzultzeko, ni ez nintzela-eta hara joango". (Ramon Rubial, 1986)

1956an 16 Federazio zeuden eratuta eta Espainian geratu zen Alderdiaren alde lanean

1957an Ramonen konpromiso sozialistak familia itzularazi zuen. Lentxuk gogoan du itzulera hura: "Gogoan dut Gabon gauean kaxa batzuetan eserita afaldu genuela, kutxa bat mahai gisa jarrita, eta denontzat arrautza batekin egindako patata-tortila eta postrean arroz-esnea jan genituen, aparteko janari moduan"

 
Ramon 1957an, espetxetik irten eta urtebetera

Emiliak eta Lentxuk argazki hau bidali zuten
Txiletik Ramonentzat 1953an


Lentxu Rubial: "Quisimos reclamarle desde Chile como preso político"


 

 

Erandion instalatu ziren berriz eta Ramon tornulari-lanean hasi zen Ruta lantegian; lantegia Deustuko ibaiertzean zegoen eta adiskide batena zen.

Deustuko Ruta lantegian, 70eko hamarkada

Hala bada, berrogeita hamarreko hamarkadaren amaieran beste etapa bat hasi zen Ramonen bizitzan: borroka klandestinoa. Militante nekaezina Alderdiaren buruan jarri zen, Diktaduraren aurka egin zuen borroka eta organizazio eta ideia sozialistak gidatu zituen Espainiaren historiako garai gris honetan harik eta lekukoa hirurogeita hamarreko hamarkada inguruan zain zuen gazteria berritzaileari pasatu zion arte.

 


Ramon Deustuko lantegian hartu zutela kontatzen du Lentxuk


Lenxtuk aitortzen du gogorra izan zela Erandiora itzultzea eta berriz ere hutsetik hastea


 
 
Ramon y Cajal Etorbidea, 2 BIS- 3ª solairua 5 Depart. - 48014 BILBO ·Tel-zenbakiak: 94 476 38 11 - 94 476 39 159 15
Ir al inicioIr a contactoIr al mapaweb