Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb
Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb
Ramón Rubial: Historia y Memoria
 
   
4.1    Espetxetik bizitza klandestinora

4.2    Barruko alderdiaren eta erbestearen arteko lotura

4.3    Ramon eta Emilia, bi baino askoz ere gehiago

4.4    Berriz ere errepresioa

4.5    Sevillako taldea eta unibertsitateko gazteak

4.6    Ezker zaharraren eta berriaren arteko zubia

4.7    "Pablo ezagutu nuen…" Rubial mitoa jaio da
  4.4 Berriz ere errepresioa
 

1962an greba eta langile-mugimendu bolada hasi zen, eta Ramonek alderdiaren eta sindikatuaren zutarriak sendotzen jarraitzen zuen. Batez ere ezkerreko beste alderdi batzuek erregimenari oposizioa egiteko estrategia berritu zutenean bere burua ezkerraren gune bihurtuz. Aldaketekin hitz egin beharra zegoen, eta Rubialek argi izan zuen zein estrategia jarraitu. Bere apustuetako bat barruko federazio sozialistak lotzea izan zen. Avelino Perezek Asturiaseko Federazio Sozialistaren berrantolaketan parte hartu zuenak, Ramonek eta Juan Iglesiasek, Guridik, Asturiaseko federazioa eta Euskadikoa batzea lortzeko eta gero Frantziako mugakoarekin lotzeko egindako lana azpimarratu zuen: "Orduan hasi nintzen jabetzen gertutik, eta halako tabu batekin, Pablo eta Guridi diktaduraren aurkako gure borroka klandestinoan garrantzi handiko pertsonaiak zirela. Aurrerago, hainbat joan-etorriren ostean, aurrez aurre ezagutu ahal izan nuen Pablo eta pertsonaia mitikoa, Ramon Rubial, aztertzen joan nintzen. Deigarriena Asturiaseko organizazioaren funtzionamenduaz eta garapenaz zuen interesa eta kezka egin zitzaidan, eta nola arduratzen zuen Asturiasetik Galizia, Leon eta Palentziako ipar-mendebaldea artatzeak, eta bereziki meatze-eremuak. Egoera ez zen batere erraza. (…) Ramon Rubialen integritate ideologikoa, jarraikitasuna eta aginte morala izan ziren, zalantza izpirik gabe, PSOE eta UGT ahuldu ez izanaren eta beste batzuen atomizazioan jausi ez izanaren gakoetako bat".

Bizkaiko grebetan atxilotu asko izan ziren, eta haien artean Ramon Rubial, Nicolas Redondo eta Eduardo Lopez Albizu sozialistak. Larrinagan eduki zituzten lehenengo eta handik hiru hilabetean erbesteratu zituzten: "Larrinagako espetxean geundela, guardia batek honako hau esan zigun: «Erbesterantz irten behar dugu… Bati toki txarra egokitu zaio”. Niri Las Hurdesera joatea egokitu zitzaidan. Handik arroparik eta ezer gabe atera ninduten". (Ramon Rubial, 1986). Nicolas Redondo Las Mestasera, eta Lopez Albizu Huércal-Overara eraman zituzten.


Su familia ignoraba su detención:
Sobre el disimulo y la memoria en la clandestinidad Lentxu cuenta cómo se enteraron de su detención

1968ko ekainaren 19an, Bilbo erori zeneko 31. urteurrenaren egunean, jarri zion amaiera hiriko gobernadoreak erbesteratzeari. Handik hiru hilabetera, hiru sozialistak etxera itzuli ziren.


 
 
Ramon y Cajal Etorbidea, 2 BIS- 3ª solairua 5 Depart. - 48014 BILBO ·Tel-zenbakiak: 94 476 38 11 - 94 476 39 159 15
Ir al inicioIr a contactoIr al mapaweb