Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb
Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb
Ramón Rubial: Historia y Memoria
 
   
3.1    Espetxe frankistetako bizi-baldintzak

3.2    Espetxealdiaren kronologia

3.3    Espetxeetako mugimendu sozialista

3.4    Emilia eta Lentxu, emaztea eta alaba

3.5    PSOEren berrantolaketa

3.6    El Duesoko bizimodua

3.7    Espetxealdiaren balantzea
  3.4 Emilia y Lentxu, emaztea eta alaba
 

“Ramon, zure emaztea naiz”

Espetxeko urteetan Ramon Rubialek une zirraragarriak bizi izan zituen familiaren intimitatean. 1944an bere emaztegai Emiliarekin ahalordez ezkontzea erabaki zuen eta 1945eko apirilean jaio zen euren alaba bakarra Lentxu.

Ramonek eta Emiliak 1933ko udan ezagutu zuten elkar, Bizkaian, Sopelako hondartzan. Garai hartako gazte askoren kasuan bezala, garaiko egoerak markatu zituen euren bizitzak eta euren maitasun-harremana. Ez zen harreman samurra izan. Askatasun demokratikorik ez izateak eta ideal sozialistekin zuten konpromiso sendoak arriskuan jartzen zuten gazteen bizia. Emilia Ramonen ondoan egon zen espetxeko 18 hilabetetan, 1934ko azarotik 1936ko otsailera, alegia, eta elkarrekin jarraitu zuten 1937tik, burdin hesiak bananduta bakarrik egoten zirenean elkarrekin. Emiliak bizimodu hura Ramon maite zuelako onartu zuen.

1940tik Ramon hainbat espetxetatik pasatu zen. Espetxeak langile-preso multzo handiak ziren eta lana Estatuaren azpiegitura handietarantz bideratzen zen. Espetxe-erregimena apur bat malguagoa izan zen. Rubial Madrilen, Aranjuezeko destakamenduan 1942aren hasieratik 1944ko abendura arte egon zen  Industria Esperientzien Lantegian lanean. Ez zen hain garai mingotsa izan, eta Emiliak eta Ramonek ahalordez ezkontzea erabaki zuten 1944an.  

 
Ramón a Emilia: "Somos marido y mujer"
El Libro de la familia Rubial-Cachorro Ramón cuando estaba preso en Aranjuez gozaba de más permisos
 
"Tuve una luna de miel preciosa"   Ramón con Emilia en 1945
 
 

Espetxera bisitak

Emiliak eta Lentxuk, emazteak eta alabak, makina bat ahalegin egin zuten Ramon ikusteko. Kilometroak egin zituzten autobusez, oinez; orduak eman zituzten zain, ia batere intimitaterik gabe eta administrazio frankistak familiei elkarrekin egoteko ematen zien denbora eskasarekin; esan daiteke espetxeratuak bisitatzea erromesaldi bat zela.

 

 


Lentxu Rubial: "El primer recuerdo que tengo de mi padre es en El Dueso"


 
 

1945ean jaio zenetik, Lentxuk aitaren irudia burdin hesiaren atzean baino ez zuen ikusi: "Hilean behin joaten ginen. Urtean hirutan bakarrik uzten zidaten berarekin sartzen: Errege egunean, Karmengo amaren egunean, Francoren emaztearen jaieguna zelako, eta Mesedeetako amaren egunean, presoen patroia zelako… Bisita-egunean goizeko bostetan jaikitzen ginen ama eta biok Santoñarako trena hartzeko. Iristen ginenean, batzuetan amaren besoetan, bi kilometro egiten genituen oinez espetxera iritsi arte, ez baikenuen autobusa hartzeko dirurik. Gero guardiek zaindutako etxetxo batean egoten ginen zain, espetxe parean, bisita-ordua iritsi arte. Gogoan dut nola ikusten nuen aita espetxeko eskailera-mailak jaisten; harrizko horma handi bat zen eta burdin hesi handi bat zuen sarreran. Eskailera-maila mordoa zegoen. Eskailera hari 'errenaren eskailera' deitzen genion aitak eta biok, jaisteko urratsak banan-banan eman behar izaten baitziren. Aita goian zeuden ziegetatik ateratzen zenean, honako hau esaten nion nik amari: «Han dator nirea, ama! Han dator nirea!». Denek kolore bereko jantziak zituzten eta hilea motz-motz moztuta. Ederra iruditzen zitzaidan presoak euren artean janaria banatzen ikustea, asko izan edo gutxi izan, ona izan edo txarra izan…".

Lentxu Rubial en la escuela Ramón y Lentxu en El Dueso, en 1953 Lentxu Rubial con sus primos y aitites
Lentxu Rubial, en 1949 Lentxu Rubial en una de sus visitas a
Ramón en  El Dueso, en 1948
Lentxu visita a Ramón en El Dueso, en 1951
Vista de Lentxu a Ramón, en 1952 La pequeña Lentxu se sentía orgullosa de tener a su padre encarcelado Lentxu visita a Ramón, en 1953

 

 


Lentxu Rubial: "Podía entrar a visitar a mi padre tres días al año."


 
 
 
Ramon y Cajal Etorbidea, 2 BIS- 3ª solairua 5 Depart. - 48014 BILBO ·Tel-zenbakiak: 94 476 38 11 - 94 476 39 159 15
Ir al inicioIr a contactoIr al mapaweb