Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb
Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb
Ramón Rubial: Historia y Memoria
 
   
3.1    Espetxe frankistetako bizi-baldintzak

3.2    Espetxealdiaren kronologia

3.3    Espetxeetako mugimendu sozialista

3.4    Emilia eta Lentxu, emaztea eta alaba

3.5    PSOEren berrantolaketa

3.6    El Duesoko bizimodua

3.7    Espetxealdiaren balantzea
  3.3 Espetxeetako mugimendu sozialista
 

Ramon Rubialek espetxe frankistetako "mugimendu sozialista" sortu zuen, PSOEko, Gazte Sozialistetako eta UGTko militanteek osatuta. Hogeita hamarreko hamarkadan ikasi zuen ezkerreko kultura politikoak antolamendu politikoaren zentzu sakona inokulatu zion. Elkartasuna edo "batasunak egiten du indarra" esperientzia historikoa nolabait ere antolatu beharra zeuden espetxeetan. Berebiziko garrantzia zuen ongi antolatuta egoteak. Lehenik eta behin bizirauteko; presoek eta espetxeetatik kanpora euren familiek zuten pobrezia-egoerari aurre egin beharra zegoen. Baina hori bezain garrantzitsua zen moralari eustea eta milizianoek eta jarraitzaileek hainbeste landutako ideal politikoak mantentzea. Espetxeko antolaketa politikoak berebiziko garrantzia zuen itxaropen-izpi bat nonbaitetik ateratzeko; garaipen militarrari gain hartu beharra zegoen eta ezereztatze politikoari aurre egin beharra zegoen. Ez zegoen jakiterik zenbat iraungo zuten espetxeak, erbesteak eta errepresioak. Gerra ondorengo lehenengo urteetan erregimen errepublikanoa laster berrezarriko zela uste zen. Pentsatu nahi zen indar demokraten eta faxisten arteko Europako bigarren gerra hura amaitzean agian nazioarteko erasoaldi batek demokrazia Espainiara itzuliko zuela. Baina argi dago inork ez zuela pentsatu erregimen hark 40 urte iraungo zuela.

Horregatik ahalegindu zen Ramon Rubial El Carmeloko espetxean, 1937ko azaroan, organizazioa antolatzen. Berak esaten zuen zergatik kohesionatu behar ziren presoak espetxeetan: "Espetxeetan jendearen espiritua ez zen etsipenezkoa, erresistentzia aktiboa egitekoa baizik. 1937an, adibidez, espetxean mugimendu sozialista antolatzen hasi ginen eta Bilbon antolatu genuen. Zein zen mugimendu haren misioa? Gure jarduerak eta gure ekintza guztiek espetxeko hormekin egin zezaketen topo eta kanpora inoiz ez ateratzeko arriskua zuten; izan ere, jendeak ez zuen batere gogoko suntsitu berria zen zerbait altxatzen hastea. Zenbaiti erokeria irudituko zitzaion porrot militar baten ondoren oraindik ere gogoa izatea organizazioak sortzeko. Lehenik eta behin, presoei morala emateko sortu genituen eta, gainera, gure lurraldea aldeztera beste toki batzuetatik iristen ziren borrokalariei, batez ere asturiarrei eta menditarrei, eman behar zitzaien laguntza antolatzeko. Kalean zeuden emakumeekin arropa garbitzeko zerbitzua antolatu genuen orduan. Huraxe izan zen komunak sortzeko lehenengo urratsa, eta bere helburua zen preso guztien artean banatzea iristen zitzaigun janaria. Jendea apur bat berotzen hasi zen, etorkizun-ikuspegia nahiko beltza bazen ere. Epaiketak oraindik hasi gabe zeuden, baina jakin genuen bide ertzetan hildakoak agertzen zirela Valladolideko brigada entzunaren, Bizkaian eta Francoren tropak sartzen ziren beste toki batzuetan agertu zenaren, eskutik". (Ramon Rubial, 1986).

 
Bizirauteko antidotorik onena arrazoi genuela pentsatzea zen

 

 

 

 

"La organización sirvió para recobrar la moral de quien la tenía perdida"
 

1940ko urriaren 12an aurkitu zuten Puerto de Santa Mariako organizazioa. Ramonek bere gain hartu zuen mugimenduaren erantzukizuna gainerako lagunak babesteko. Cadizeko Kostako Artileriaren Kuartelean epaitu zuten, epaiak areagotu egin zuen bere zigorra eta beste hamalau urte bota zitzaizkion, lanaren bidez lortutako murrizketa eta baldintzapeko askatasunerako eskubidea kenduta.

 
Avelino Cadavieco: "Ramón supo levantarnos la moral"   Ramón tenía constituyó 16 federaciones en las cárceles españolas
 
 
Ramon y Cajal Etorbidea, 2 BIS- 3ª solairua 5 Depart. - 48014 BILBO ·Tel-zenbakiak: 94 476 38 11 - 94 476 39 159 15
Ir al inicioIr a contactoIr al mapaweb