Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb
Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb
Ramón Rubial: Historia y Memoria
 
   
3.1    Espetxe frankistetako bizi-baldintzak

3.2    Espetxealdiaren kronologia

3.3    Espetxeetako mugimendu sozialista

3.4    Emilia eta Lentxu, emaztea eta alaba

3.5    PSOEren berrantolaketa

3.6    El Duesoko bizimodua

3.7    Espetxealdiaren balantzea
  3.2 Espetxealdiaren kronologia
 

Ramon Espainiako hainbat espetxetan egon zen 1937ko azaroaren 1etik 1956ko abuztuaren 23an espetxetik zaintzapeko askatasunaren erregimena ezarrita atera zen arte.

*El Carmelo (Bilbo). 1937ko azaroak 1 – 1939ko martxoak 18
Zaragozatik eremu errepublikanora pasatzeko ahaleginean oztopoak baino ez zituen aurkitu: atzera egin eta berriz ere Erandiora itzuli behar izan zuen. Salaketa baten ondorioz atxilotu eta hurrengo egunean El Carmelo espetxean sartu zuten.

*Larrinaga (Bilbo). 1939ko martxoak 18 – maiatza.
Bi hilabete igaro zituen Larrinagako espetxean. Epaitu eta 30 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten.

*Puerto de Santa Maria (Cadiz). 1939ko maiatza – 1940ko urriak 12.
Rubialek espetxe barruan berrantolatu egin zuen mugimendu sozialista, 3.000 pertsonak osatu zuten egitura. 1940ko urriaren 12an organizazioa aurkitu zuten eta Ramonek bere gain hartu zuen mugimenduaren erantzukizuna gainerako kideak babesteko.

*Cadizeko espetxea. 1940ko urriak 12.
1939ko martxoaren 18an gerra-kontseilua egin zioten Cadizeko Kostako Artileriaren Kuartelean eta beste 14 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten. Kendu egin zitzaizkion lanaren truke lortutako murrizketak eta baldintzapeko askatasunerako eskubidea. Epaitu ondoren Puerto de Santa Mariara itzuli zuten.

*Aranjuezeko destakamendu penala (Madrid). 1942 hasiera – 1944ko abendua.
Espetxean Esperientzia Industrialen Lantegian egin zuen lan, metalurgian, Industria Institutu Nazionalaren plan baten barruan. Espetxeko lanegun batek zigorraren 4 eguneko murrizketa zekarren. 1944an ezkondu zen ahalordez Emilia Cachorrorekin. Urte haren amaieran espetxea itxi egin zuten.

*Babcock-Wilcox (Bilbo). 1944ko abendua – 1945eko otsaila.
Destakamendu hau preso politikoentzako lantoki bat zen. Ordura arteko espetxeetan baino askatasun-erregimen malguagoa zutenez, Ramon berriz jarri zen harremanetan Euskadiko Komite Zentral Sozialistarekin. 

*Babcock-Wilcoxetik ihes: 1945eko otsaila – apirilak 14.
Klandestinitateko lehenengo Batzorde Exekutibo sozialista atxilotu zuten. Ramon Rubialen atzetik zebiltzan eta pentsatu ere egin gabe ihes egin zuen Babcoketik Frantziara pasatzeko asmotan. Traizio baten ondorioz, Oiartzunen atxilotu zuen Melitón Manzanasek eta Donostiako Ondarretako espetxean sartu zuten. Hainbat egunetara Bilboko Larrinaga espetxera eraman zuten. Bilboko espetxean gose-greba egin zuen gainerako presoekiko elkartasuna adieraziz, presoak patiora ateratzen zituztelako gimnasia egitera goizeko bostetan eta ia batere berokirik gabe.

*Ocaña (Toledo). 1945eko apirilak 14 – uztailak 18.
Gose-grebaren ondorioz Ocañako zigor-gela batean giltzaperatuta eduki zuten. 1945eko apirilaren 19an jaio zen bere alaba Lentxu.

*Babcock-Wilcox (Bilbo). 1945eko uztailak 18 – urriak 28.
Ocañan zigorra bete ostean Babcock-Wilcoxera itzuli zuten.

*El Dueso espetxea (Santoña). 1945eko urriak 28 – 1956ko abuztuak 23.
Hauxe izan zuen azkeneko espetxea. Bederatzi urtez tornulari-lanean aritu zen eta Puerto de Santa Marian ezarri zuen antolaketa-egitura klandestino bera ezarri zuen Espetxeko Komite Sozialistaren gidaritza hartuta.

*Irtetzea. 1956ko abuztuak 23.
Zigorra amaitu zitzaion. Zaintzapeko askatasunaren erregimena ezarrita irten zen espetxetik.

 

 
Ramonen hatz-markak Bilboko espetxean

30 urteko espetxe-zigorra. Cadizeko espetxeko agiria

Gerra-kontseilua, 1941eko abuztuak 25

 

 


 

 
 
Ramon y Cajal Etorbidea, 2 BIS- 3ª solairua 5 Depart. - 48014 BILBO ·Tel-zenbakiak: 94 476 38 11 - 94 476 39 159 15
Ir al inicioIr a contactoIr al mapaweb