Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb
 
   

Ramón Rubial Sarien bidez, Ramón Rubial Fundazioaren Patronatuaren iritziz urtean zehar hainbat balore, askatasuna, demokrazia, elkartasuna eta tolerantzia, alegia,sakontzen saiatzeagatik gehien nabarmendu diren pertsonak edo erakundeak saritzen dira.

Balore horiek guztiak gogo biziz aldeztu izan zituen bizitza osoan gure Fundazioari izena ematen dion gizonak, herritarren aurrerabidea ongien berma zezaketen baloreak zirela uste baitzuen.

Ramón Rubial Fundazioak sortu zen une beretik egin zuen bere ideia hori eta bere jardueraren helburu nagusia bihurtu zuen, eta, hain zuzen ere, ideia horretan oinarrituta parte hartu nahi izan dugu eta lagundu nahi izan dugu herritar guztien bizi-kalitatea hobetzeko bidean.

Eskultura: “Ibaiadarraren atoiontzia”

Sarituek Ramón Rubialekin askatasunaren eta demokraziaren aldeko defentsa hori konpartitzen dugun guztion –eta gure ustez euskal herritarren gehiengoa gara– errekonozimenduaz gainera, eskultura original eta berria jasoko dute.

Lan originala da eta Jon Alberdi artista basauriarrak eskuz eginda dago Ramón Rubial Fundazioaren Patronatuak ekimen honetarako eskatuta.

Egileak “Ibaiadarraren atoiontzia” deitu du eta hainbat gauza sinbolizatzen ditu. Burdinazkoa da, oinarri huts eta independente batean bermatuta dago eta eskultura burdin forjatuz eginda dago. Hiru elementuz osatuta dago eta erabilitako metodoarekin eta materialarekin batera hainbat gauza sinbolizatzen ditu:

  • Egileak burdina eta forja erabili ditu material eta metodo gisa material horri eta materiala lantzeko metodo horri lotutako Bizkaiko tradiziorik errotuena sinbolizatzeko. Horrekin Ramóni omenaldia egiten zaio, "Bizkaiko Jauna" izan baitzen eta beti harro agertu baitzen hemen jaio izanaz eta "bizkaitarra" sentitu izanaz.

  • Aurreko aldeak Ramónen ekintza politikoarekin lotura estua duen Bilboko ibaiadarra zeharkatzen zuten atoiontzi tradizionalen branka irudikatzen du. Lotura hori bizitza guztian izan zuen, ibaiadarren eskuinaldean, Erandion, jaio baitzen eta arrazoi politikoak zirela-eta maiz joaten baitzen gerora ezkerraldera.

  • Lana osatzen duten bi piezak lotzen dituen errematxearen bidez Ramón Rubialek bizitzan bete zituen kargu guztietatik euskaldunen batasuna lortzeko egindako ahalegina irudikatzen da, eta oso bereziki Eusko Kontseilu Nagusiaren Lehendakaritzatik egin zuen ahalegin gogotsu hura trantsizioaren lehenengo urte zail haietan.

  • Eta, azkenik, Ramónen bizitza interpretatzen du eskulturaren gorputz nagusiaren hiru zatietan: gaztetako eta borroka-garaiko urteak; hain gura zuen askatasunaz gabetuta bizi izan zen urteak; eta, azkenik, bizitzaren azken zatia, Euskadin eta Espainian azkenean demokrazia gozatu ahal izan zuenekoa.

Benetan gustura gaude emaitzarekin, eta uste dugu, hasieran azaltzen den bezala, guk nahi genuenari erantzuten dion pieza bat izatea lortu dugula.

 

I. Edizioa
II. Edizioa
III. Edizioa
4 EDIZIOKO SARIAKOAK RAMON RUBIAL FUNDAZIOA
5 EDIZIOKO SARIAKOAK RAMON RUBIAL FUNDAZIOA
VI EDICION
VII EDICION
RAMON RUBIAL SARIEN 8. EDIZIOA
RAMON RUBIAL SARIEN 9 EDIZIOA
XI EDICION PREMIOS RAMON RUBIAL
XII EDICIÓN PREMIOS RAMÓN RUBIAL
 

 

 

 
Ramon y Cajal Etorbidea, 2 BIS- 3ª solairua 5 Depart. - 48014 BILBO ·Tel-zenbakiak: 94 476 38 11 - 94 476 39 15 Lege-Oharra
Ir al inicioIr a contactoIr al mapaweb