Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb
Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb
Ramón Rubial: Historia y Memoria
 
   
5.1    Francori buruzko ikuspegia

5.2    Rubial, PSOEren presidente

5.3    El Pacto de la Transición

  5.3. El pacto de la Transición
 
 
Trantsizio demokratikoak ezaugarri argi bat izan zuen: Espainiako gizartearen ezin eutsizko bultzada askatasunetan eta eskubideetan oinarritutako erregimen berri baterantz. Frankismoaren garaiko legezkotasun zaharraren ordez printzipio demokratikoetan oinarritutako beste legezkotasun berri bat ezarri behar zen. Ramon Rubial, 1976an Espainian PSOEren presidente izendatu zena eta, handik bi urtera, Euskal Kontseilu Nagusiaren lehendakari izan zena, berriz ere aldaketa politikoen buruan egon zen. Aldaketa politikoa ahalegin kolektiboaren bidez bideratzeko bere estiloari jarraitu zion: era horretara, berriz ere bere arrastoa utzi zuen garai historiko honetan. Bere iraganak ematen zion zilegitasunarekin, Espainia birsortzeko eta Euskadi berreraikitzeko zeregin zintzoan lagundu zuen, berradiskidetze-politika inspiratuz. Galtzailerik eta irabazlerik gabeko akordioaren aldeko apustua egin zuen. Etorkizunarekin hartuta zuen konpromisoak suspertu zuen garaiko espiritua, eta ordena sozial berriak itunduta eta odolik isuri gabe ekin behar zion bere bideari. "Ia iraungita dagoen nire belaunaldiak utzi dituen arrastoak ezabatu egin behar dira. Gerra Zibila gertaera historikotzat hartu behar da. Ezin da galtzailerik eta irabazlerik izan. Oinarri hori ongi funtsatuta utzi behar dugu ondorioek fruiturik eman ez dezaten eta herriaren martxa ona geldiaraz ez dezaten, denon ahalegina eta elkartasuna behar ditu eta. Belaunaldi honek bere garaian armak hartuta egin zuen borroka, orain adimenaren armak hartuta bete behar du bere zeregina, Espainian askatasuna ez dadin itsasoko uhinen modukoa izan…". (Ramon Rubial, 1986)
 

Entrevista a Ramón Rubial durante el XXVII Congreso del PSOE, El Socialista,  diciembre de 1976

Ramón y su apuesta por olvidar el conflicto armado

Ramón Rubial en 1976

Aceptó la reforma antes que la ruptura
1977ko ekainaren 15ean egin ziren lehenengo hauteskunde orokorrak. Hauteskundeak ez ziren herriko hautesleen koadro adierazgarria izan; izan ere, hainbat alderdi oraindik legez kanpo zeuden, baina zerbait aldatzen ari zenaren seinale izan ziren. Ramon Rubialek hautagaitza sozialista ikustean zer-nolako poza sentitu zuen aitortu zuen: "Espetxeetan, klandestinitatean pasatu dudan denborak. Emaitza bikaina izan du ekainaren 15ean. Hala izan ez balitz, triste sentituko nintzen, baina lortu izana harro sentitzekoa da niretzat" Aldaketan jarritako fedea eta sinesmena, beste hainbat aurrerapenen, artean, 1977ko urriaren 14an frankismoaren presoei emandako amnistian, hainbeste denboran itxarondako amnistian, eta hauteskunde orokorretan gauzatu zen.

Rubial durante la campaña para las Elecciones Generales de 1977

Las votaciones de la Carta Magna, El Correo Español-El Pueblo Vasco, 6-7-8 de diciembre de 1978

Erreforma ala haustura?

Misterio-giroak inguratzen du gerra ostean espetxetik edo erbestetik borroka egin zuen eta hirurogeita hamarreko hamarkadaren amaierako monarkia onartu behar izan zuen belaunaldia. "Markagailua zeroan jarri" eta etapa bati amaiera ematearen aldeko apustua egin zen. Eta, halaxe, Ramon Rubialek –beste askok bezala– erreformaren bidea aldeztu zuen, Konstituzioa egiteko plasmatutako adostasun baten emaitza gisa. Hala ere, 1988an, Manu Leguinechek ETBn egindako elkarrizketa batean, esan zuen "hausturaren aldekoa zela" era hartara "oraindik ere gehiago arinduko zela" aldaketa Espainian:

 

 

Frankismoaren biktimen izenean

 


1988an adierazi zuen "hausturaren aldekoa naiz")
 

Ramoni ez zitzaizkion ahantzi espetxea eta jazarpena pairatu zutenak eta askatasuna ezagutzerik izan ez zutenak. Gloria-une hartaz baliatu zen espetxea eta klandestinitatea berarekin bizi izan zuten guztien, errepresaliatuen eta hasi berria zuten askatasuna bizitzera iritsi ez ziren guztien konpromisoa eta sakrifizioa aldarrikatzeko. Euren izenean hitz egin zuen eta honako hau aitortu zuen: "Inoiz ez dut gorrotorik pilatu, ez eta herrarik ere.Ni ez naiz horrelakoa. Kezka bat nuen: espetxean egondako jende gehienak euren familietan gertatutakoarengatik –askok galdu zituzten euren senitarteko guztiak gerra zibilak sortu zuen giro anker harrengatik– nolabaiteko aldakarrikapena egitera iritsi nahiko zuela, baina trantsizio-garaian ikusi da hura guztia apur bat estalita geratu dela eta ez dela errealitate bihurtu espetxeetan adierazitako desioa". (La Gaceta del Norte, 1976).

   
 
 
Ramon y Cajal Etorbidea, 2 BIS- 3ª solairua 5 Depart. - 48014 BILBO ·Tel-zenbakiak: 94 476 38 11 - 94 476 39 159 15
Ir al inicioIr a contactoIr al mapaweb