Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb
Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb
Ramón Rubial: Historia y Memoria
 
   
1.1    Ramonen familia eta Bizkaiko lehenengo sozialismoa

1.2    Metalurgiako langilea: lantegitik sindikatura

1.3    Lider eta eredu sozialistak 20ko hamarkadan

1.4    Ramon, 20ko hamarkadako gizon modernoa

1.5    Bere lehenengo ekintza politikoa: Diktaduraren aurkako greba 1923an

  1.3 Lider eta eredu sozialistak 20ko hamarkadan
 

Ramon Rubial 16 urterekin afiliatu zen Alderdi Sozialistan. 1922an Bilboko Elkarte Sozialistak indar handia zuen Bizkaiko langileen artean. Elkarte politikoan sartzen ziren gazteak idealistak ziren, miretsi egiten zituzten 20ko hamarkadako buruzagi sozialistak: Pablo Iglesias, PSOEren sortzailea eta karisma handiko gizona; Tomás Meabe, humanista eta gazte sozialisten sortzailea; eta Indalecio Prieto, manera oso maskulinoak, erretorika ederra eta ausardia politiko handia zituen gizona. 

Mugarri bat bere oroimenean: Pablo Iglesiasen irudia


Pablo Iglesias eta Posee Sestaon 1911. Bilbon 1913

Pablo Iglesias, PSOEren sortzailea
En Bilbao 1913
En Bilbao 1913

En Barcelona 1909

 


Lentxu Rubial: "Mi padre admiraba la coherencia de los líderes Iglesias y Prieto"


 

Logotipo original del PSOE
 

Ramon Rubialek haurtzarotik izan zuen mugarri bat bere oroimenean, agian bere esperientzia politikoaren oinarria: Pablo Iglesiasen irudia 1911ko otsailean. Ramon aitarekin joan zen PSOEren fundatzailearen mitin batera. Bizkaiko lehenengo Herriko Etxea izan zen Putxetakoaren inaugurazioa zela-eta hirian zegoen. Ramon Rubialek, gerora, behin baino gehiagotan gogoratu izan zuen une hartako sentipen hura: "Bost urte nituen, eta gure aitak meatze-eremuan egin zen ekitaldi publiko batera eraman ninduen. Pablo Iglesias Bilboko hautagai gisa aurkezten zen. Ezin dut esan, Machadok bezala, bere ahotsa gogoan dudanik, bost urterekin ezinezkoa baita xehetasun horretan arreta jartzea; baina buruan grabatuta geratu zitzaidan bere irudi agurgarria". Iglesiasena izan zen esku-hartze nagusia, ikusminik handiena sortu zuena, nahiz eta bere ondoren Isidoro Acevedok eta Facundo Perezaguak esku hartu zuten. Masa-gizarte hasiberri hartan sentitu zuen lehenengo emozio hura bizitzaren amaierara arte izan zuen oso gogoan.

Meabe, gaztetako errebeldia eta antiklerikalismoa

Ramon Rubialek gaztetan sozialismoaren eredu edo erreferente izan zituen bi figuraren gainean egin zuen gogoeta heldua zela. "Sozialismora iristeko bi modu. Eta bi izaera oso ezberdin". XX. mendearen hasierako elkarte sozialistetako gazte askok arretaz jarraituko zituzten ideien batasuna gogoratzen zuen Ramon Rubialeak: "Euskal sozialismoak aparteko bi alderdi izan ditu, eta jabetu egin behar dugu nor izan ziren bi alderdi horien artifizeak.Batetik, Tomás Meabe zegoen. Beste aldetik, Pablo Iglesiasek bidali zuen mezularia, Facundo Perezagua, kleroak Toledotik kanporatu zuena larderia antiklerikal handiko gizona zelako. Perezaguaren gogortasunak eta antiklrerikalismoak, batetik, eta klerotik atera egin zen, erlijioaren zentzua zalantzan jartzen zuen, zeruari, Jainkoari eta Justiziari oihu egiten zien eta erantzunik jasotzen ez zuelako erabateko sinesgabe bihurtu zen Tomás Meabek, bestetik, Bizkaiko elkarteetako ia gazte guztiengan izan zutela eragina esan daiteke. Eta une batean Bizkaiko elkarte sozialistetatik kaleratu ere egiten ziren elizaz ezkontzen zirenak edota bere ahaideak elizaren erritoa jarraituz lurperatzen zituztenak edota seme-alabak bataiatzen zituztenak. (Ramon Rubial, Elkarrizketa, Félix Santos)

Tomás Meabe, poeta, humanista y fundador de las Juventudes Socialistas en 1903

Prieto, pragmatismoaren eta oratoriaren indarra

1910etik aurrera Bizkaiko sozialismoak nabarmen aldatu zuen bere norabidea. Perezaguak Bizkaian zuen agintea zapuztu egin zuen Indalecio Prietoren goraldiak. Rubial Prietoren miresle handia izan zen, eta bere ustez Prieto Bilbora iristeak berebiziko garrantzia izan zuen: Prieto ez da ez asturiarra, ez Bilbotarra. Nik uste dut leku guztietakoa dela. Bilbo asko maite izan zuen; izan ere, bertan jaio ez bazen ere, hemen egin zen gizon, hemen sufritu zuen eta hemen gozatu ahal izan zuen". (Ramon Rubial, La Gaceta del Norte, 1987ko otsailak 12).

Indalecio Prieto
Indalecio Prieto Eibarren

Lehenengo hamarkadako borrokarako grinaren eta antiklerikalismoaren lekua Prietoren belaunaldi berriaren hitzarmenaren eta erreformismoaren aldeko jarrerak hartu zuen. Ramon Rubialen ustez Prieto buru hotzeko erreformista bat zen: "konfiantza ematen zuen gizona zen. Garaien bilakaera gogoko zuen iraultzaile bat zen" (Ramon Rubial, La Voz de Avilés, 1985eko martxoak 17).

Ramon Rubial txunditu egiten zuen Prietoren koherentzia ideologikoak eta pragmatismoak, eta esan behar da langile-mugimendua bere tesiak aldatu gabe berbideratzen jakin zuela. "Une batean bi joera nabarmendu ziren Bilboko Elkarte Sozialistan, bat Facundo Perezaguak aldeztutakoa eta, bestea, Indalecio Prietok aldeztutakoa, hainbat gaztek jarraitu zutena. Eztabaidan zehar bi joera horiei 'perezagistak' eta ' txindangoak' deitu zitzaien. Bigarren izen hori adinekoek sortu zuten. Bilboko argotean hitz hori seriotasun eta zorroztasun ideologiko gutxiko jendeari ematen zitzaion. Polemika horretan Bizkaiko sozialismoari beste norabide bat eman behar zitzaiola eztabaidatzen zen. Prieto polemista handia izan zen, bere tesiak gailenarazi zituen eta une hartatik aurrera, hogeiko hamarkadatik aurrera, alegia, Prietok langile-giroan zuen eragina finkatzen joan zen. (…) Askok egin dute asko sozialismoaren alde; Indalecio Prietok adina oso gutxik". (Félix Santos, Elkarrizketa).

 
 
Ramon y Cajal Etorbidea, 2 BIS- 3ª solairua 5 Depart. - 48014 BILBO ·Tel-zenbakiak: 94 476 38 11 - 94 476 39 159 15
Ir al inicioIr a contactoIr al mapaweb