1.1 Ramonen familia eta Bizkaiko lehenengo sozialismoa
Ramon Rubial Cavia 1906ko urriaren 28an jaio zen Erandion, Nerbioi itsasadarraren eskuinaldeko udalerri industrialean. Bere aita, Jose Rubial, Nocedakoa zen jatorriz, Leongo El Bierzo eskualdeko herri batekoa, eta zortzi urterekin, 1880an, iritsi zen Euskadira. Zorrotzan jarri zen bizitzen eta galdaragile-lanbidea ikasi zuen. Bere ama, Leonor Cavia, bi urterekin iritsi zen gurasoekin Santandertik Erandiora. Oso gaztetatik lisatzaile-lanetan aritu zen. 1905ean ezkondu ziren Jose eta Leonor.
Ramonek txikitatik arnastu zituen Bizkaiko sozialismoaren balioak. Sozialista izateak esan nahi zuenaren eredutzat zituen gurasoak: "Etxeko giroa ikusi eta, inolako inposiziorik gabe, sozialista izatera iritsi naiz. Etxean inoiz ez genuen sozialismoaz hitz egin. Hala ere, nire familia beti izan zen erreferente bat niretzat, eta erreferente hori kopiatzen joaten bazara, jendearentzat ispilu bihurtzen zara. Agian horregatik izan nintzen hasiera-hasieratik lider moduko bat nire adinekoen artean".
Ramonen familia osoa izan zen sozialista
Erandioko ibaiertza XX. mendearen hasieran
Ramon Erandioko bere haurtzaroaz mintzo da
Jose Rubial eta Leonor Cavia
Ramon Rubial, 1913an
Rubial familiak Euskadiko langile-mugimenduaren historian benetan epikoa izan zen garaia bizi izan zuen; ordukoak dira lehenengo elkarteak, industriako lehenengo lanuzteak eta greba handiak. Hasiera haietako Bizkaiko sozialismoa sortzen lagundu zuten. Josek, aitak, garai nahasiak bizi izan zituen. Bilboko ezkerraldeko lantegi batean egiten zuen lan, bertan piztu zitzaion langile-kontzientzia eta Alderdi Sozialistan afiliatu zen. Facundo Perezaguak, Nerbioi itsasadarraren ezkerraldeko lantegi siderurgikoetan eta Bizkaiko meatze guneetan sozialismoa hedatzeaz arduratu zenak, 1886an Bilbon sortutako lehenengo Elkarte Sozialistako kide izan zen. Handik lau urtera egin zen lehenengo greba orokorra, 1890eko maiatzean, meatzeetako 30.000 langilek itsasadarreko kapitalismo industrialari desafio egin ziotenean. Astebetean geldituta izan zuten ekoizpena lan-baldintza hobeak eskatzeko; mito bat izan da Bizkaiko sozialismoaren memorian. Urte horretan bertan elkartu ziren meatze-inguruko eta industria-eremuko elkarteak eta Bizkaiko Federazio Sozialista sortu zuten.
"Las obras de Guesde, Lafargue, Marx y Proudhom fueron las más difundidas por
los socialistas vizcaínos"
Mineros vizcaínos, s. XIX
Portada de El Socialista
Ramon y Cajal Etorbidea, 2 BIS- 3ª solairua 5 Depart. - 48014 BILBO ·Tel-zenbakiak: 94 476 38 11 - 94 476 39 159 15