Ramón Rubial: Historia y Memoria
Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb
Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb
Ramón Rubial: Historia y Memoria
 
   
6.1    Kontseiluaren hautaketa

6.2    Euskaldun guztien lehendakari

6.3    Kontseiluaren zailtasunak

6.4    Autonomia Estatutua, 1979ko urriak 25

6.5    ETA eta indarkeria politikoa

6.6    Etorkizuna: Euskadi autonomoa eta sendoa

  6.5. ETA eta indarkeria politikoa
 

Ramon Eusko Kontseilu Nagusiaren buru izan zen urte eta erdian ETA talde terroristak 92 atentatu egin zituen, 109 pertsona hil zituen eta beste 13 pertsona bahitu zituen. Bere helburuen artean Estatuko segurtasun-indarrak, politikariak, enpresaburuak, langileak eta entzutegi nazionaleko magistratuak zeuden, besteak beste.

ETArena baino historia laburragoa  -1975etik 1981ra- izan zuen Batallón Vasco Españolek, eta hogeita lau hilketa aitortu zituen. Alianza Apostólica Anticomunista, Antiterrorismo ETA edo Acción Nacional Española izenez ere ezagutu zen. Mertzenarioek eta Estatuko segurtasun-indarretako jendeak osatzen zuten. Bere helburuak ETA talde terroristako kideak, ezker abertzaleko kideak eta, neurri txikiagoan, Espainiako Alderdi Komunistakoak ziren. 


Rubial, Ollora y Benegas rememoran la violencia política del 1978

Lehendakari hautatu eta bi egunetara onartu zuen Ramonek Deia egunkarian elkarrizketa zela talde biolentoak bakearen bidera erakartzeko modu bakarra:  “Ez daukat inolako eragozpenik eta hala egin nahi nuke. (…) Nik uste dut indarkeriaren arazoa konpontzeko ez dela hitz egin behar borroka armatua jadanik baztertuta duten alderdien artean, benetan interesgarria bere helburuak lortzeko indarkeria beharrezkoa dela uste duten taldeekin hitz egitea dela uste dut”. (Deia, 1978ko otsailak 19).


Ramón Rubial se ofreció a dialogar con ETA, Deia, 19 de febrero de 1978

Lehendakari gisa ETArekin hitz egiteko eskaintza egin zuen 1978ko martxoan: “Eusko Kontseilu Nagusiaren asmoa da organizazioaren buruzagi gorenekin hitz egitea. Euren erantzunaren zain gaude. Zenbat eta lehenago eseri mahai baten inguruan elkarrekin hitz egiteko, hobea izango da gure herriarentzat. Gure aldetik horixe baino ezin dugu egin: irtenbide bideragarriez hitz egin nahi dugula adierazi".

Ramonek indarkeria bertan behera uzteko bere matxinatu eta miliaziano iraganak ematen zion zilegitasunetik eskatzen zuen: Mugimendu iraultzailea eta gizartearen aldaketa ezin dira jendea hilez egin. Nik oso esperientzia gogorrak bizi izan ditut: 17. urteko esperientzia iraultzailea, non greba orokor batek, istilu latzek, ezin izan zuten Gobernua erorarazi; 34an hamaika egunetako iraultza bizia, seguru asko toki batean beste askotan baino biziagoa izan zena, eta orduan ere Gobernua ez zen mugitu. Jende honek pentsatzen du elkar hilez Euskadi eralda daitekeela. (…) Hemendik nik eskatuko nieke bertan behera uzteko, eta esaten diet, zerbaitetarako balio badie, behintzat, ateak zabalik dituztela lanerako, egiten dutenak baino askoz ere emaitza hobeak ematen baititu.". (Ramon Rubial, 1996) Bere gaztarora jotzen zuen eta esperientzia hartatik iragartzen zuen indarkeriak porrot egingo zuela. "ETAko 150 edo 200 kidek nola uste dute, baina, erakunde demokratikoak makurraraziko dituztela, kontuan hartuta guk, 1934an, Armada airean eduki zuen greba orokorrarekin, ezin izan genuela irabazi?”.

 

 


Atentado de ETA. La violencia fue una constante durante la presidencia de Rubial. Entre 1978 y 1979 la banda asesinó a 148 persona


Hice gestiones para hablar con ETA

"Para dialogar deben dejar de matar"

"Nuestro pais no crece por la presencia del terrorismo"
 

 

 
 
Ramon y Cajal Etorbidea, 2 BIS- 3ª solairua 5 Depart. - 48014 BILBO ·Tel-zenbakiak: 94 476 38 11 - 94 476 39 159 15
Ir al inicioIr a contactoIr al mapaweb