Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb
Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb
Ramón Rubial: Historia y Memoria
 
   
6.1    Kontseiluaren hautaketa

6.2    Euskaldun guztien lehendakari

6.3    Kontseiluaren zailtasunak

6.4    Autonomia Estatutua, 1979ko urriak 25

6.5    ETA eta indarkeria politikoa

6.6    Etorkizuna: Euskadi autonomoa eta sendoa

  6.3. Kontseiluaren zailtasunak
 

Eusko Kontseilu Nagusiaren jarduna zaildu egin zuten herriaren prozesu demokratizatzailearen mugek, Eusko Kontseilu Nagusiak berak erakunde gisa zuen garrantzi juridiko eta aitorpen sozial eskasak eta talde terroristek gizarteari ematen zizkioten astindu bortitzek

Azpiegiturarik eta finantzaketa-biderik ezak hainbeste areagotu zituzten eragozpenak, Ramon Rubialek lehenengo hilabeteetan bere lana inolako ordainik jaso gabe egin baitzuen, eta kontseilariek poltsikotik ordaintzen zituzten euren dietak. Hauek adierazi zuten euren ezinegona, baina Gobernu zentralak ez zien jaramonik egiten. Horrela salatu zuen egoera Jose Antonio Maturanak, Kulturako kontseilariak, 1978an: "Ez zaigu inolako erraztasunik ematen. Erakunde guztietara, diputazioetara, udaletara, administrazio zentralera, eta abarretara jo dugu. Orain arte ez dugu inolako erantzunik jaso".  

 
Maturana: "Pese a los pocos recursos hicimos una actividad tremenda"

Askatasun publikoak

Ekonomiaren krisiak gogor astindu zuen Euskadiko politika garai honetan, eta Rubial oso sentikorra izan zen arazo honekin. Gizartearen ongizatea ezinbestekoa zen herria demokratizatzea lortzeko. Gizartea nabarmen asaldatuta zegoen eta lehendakaria kezkatu egiten zuen horrek. Ramonen ustez arazorik larriena "lanaren krisia da egoera ekonomikoa askiesgarria izan dadin. Hori garrantzi handiko urratsa izango litzateke Euskadin behar adinako konfiantza-giroa sortzeko”.

Kontseiluak aginte juridikorik ez zuen eta oso errekonozimendu eskasa zuen, horixe izan zen Rubialek lehendakari gisa egin zuen azkeneko diskurtsora arte sartuta izan zuen arantza: “(…) kontseilari guztiak ahalegindu dira irudimena landuz eta ausardiaz Kontseiluaren egiturak benetako pisu politikoa izan zezan lortzen, eta lortu ez bada ere egin beharrekoa egin izanak ematen duen poza sentitzen dugu. Autonomiarako bidea lortu dugu, gure herriak historian zehar hainbeste borroka eginez lortu nahi izan duen autogobernuaren ernamuina izan gara".

 


Rubial: "No teníamos fondos"


Ollora resume las dificultades económicas del C.G.V.



Herrizaingoko kontseilaria, Txiki Benegas, Eusko Kontseilu Nagusiak ordena publikoaren arloan izan zituen arazoez mintzo da

   
 
 
Ramon y Cajal Etorbidea, 2 BIS- 3ª solairua 5 Depart. - 48014 BILBO ·Tel-zenbakiak: 94 476 38 11 - 94 476 39 159 15
Ir al inicioIr a contactoIr al mapaweb