
Ramón Rubial Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak, datorren astelehenean, otsailaren 10ean, 11:00etan Gipuzkoako Foru Aldundian aurkeztuko dute, “Emakumeen aktibismo sindikala. “Emakumeen lan eskubideen lorpena Gipuzkoan”.
mendearen azken herenean hasi eta gaur egunera arteko analisia egiten du argitalpen honek, Gipuzkoako emakumeen borroka sindikala dokumentatzeko artxibo eta bibliografia iturriak ikertuz.
Horrez gain, emakumeek sindikatuetan duten papera ikusgai jartzen duten lehen pertsonan lekukotzak biltzen ditu, haien memoria eta lan berdintasunaren aldeko aldarrikapenak berreskuratuz.
Gudari eta milizianoei omenaldia
Ramón Rubial/Ramón Rubial Fundazioak Demokrazia eta Askatasuna defendatu zuten borrokalarien omenezko ekitaldian parte hartuko du. Ekitaldia ekainaren 21ean izango da, igandea, 12:00etan, "ATERPE 36" monumentuan, Artxandan.
Omenaldi honek gizon-emakumeen, errepublikarren, sozialisten, nazionalisten, anarkisten eta komunisten lana goraipatu nahi du, besteak beste, diktadura frankistarekin amaitzeko borrokatu baitzuten, erresistentzia heroikoa eginez, kartzelara, erbestera eta are heriotzara eraman zituena.
PRENTSA OHARRA 19. RAMON RUBIAL SARIEN EDIZIOA
Ramón Rubial/Ramón Rubial Fundazioaren Patronatuak, "Ramón Rubial Sarien" XIX. edizioko Epaimahai gisa eratuak, honako sari hauek ematea erabaki du aho batez:
Elkartasunari eta Lankidetzari Ramón Rubial saria
Epaimahaiak LARRIALDIETARAKO UNITATE MILITARRA (UME) jo du sari honen merezimendutzat, zerbitzu publikorako bokazio iraunkorragatik. Suteetan, uholdeetan, hondamendi naturaletan eta osasun-krisietan esku hartzea funtsezkoa izan da herritarrak babesteko. Epaimahaiak bereziki nabarmendu du berehala erantzuteko gaitasuna, profesionaltasuna eta laguntza hu