Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb
Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb Ir al inicio Ir a contacto Ir al mapaweb
Ramón Rubial: Historia y Memoria
 
   
7.1    Emilia, bere bizikidearen heriotza

7.2    1982ko garaipena

7.3    Internazional Sozialistaren Presidentzia

7.4    Alderdia-gobernua-gizartea harremana

7.5    Alderdiaren eta Sindikatuaren arteko gatazka

7.6    Konpromisoaren errekonozimendua

7.7    Sozialismoa: "Zibilizazio-modu bat"

7.8    "Adiskide bat joan zaigu"

  7.5 Alderdiaren eta Sindikatuaren arteko gatazka
 

1984tik aurrera, hauteskundeak irabazi eta bi urte eskasera, zapuztu egin ziren PSOEren eta UGTren arteko harremanak. Desadostasunek aldendu egin zituzten pixkana biak. Gatazka agerian geratu zen Alderdiak 1984ko abenduan egindako XXX. Kongresuan.

1988ko abenduaren 14an egin zen Comisiones Obrerasek eta UGTk deitutako greba orokorra. Lan-merkatuaren erreformaren aurkako sindikatuen erantzuna izan zen, kaleratzeak merketu egin zirelako eta behin-behineko kontratuak sustatu zituelako, eta kaltetuenak langile gazteenak izan zirelako. Gonzalezen gobernuaren politika ekonomikoari ugazabatzaren alde aritzea salatu zitzaion. Zortzi milioi pertsonak egin zuten greba. Gonzalezek erreforma geldiaraztea eta gastu publikoa igotzea erabaki zuen.

Ramon Rubialen iritziz Alderdiaren eta Sindikatuaren arteko krisia normaltasun demokratikoaren barruan zegoen, are gehiago kontuan hartuta sindikatuaren familiako alderdia ari zela gobernatzen: "Arrazoizkoak iruditzen zaizkit. Europako beste herrialde batzuetan ere gertatzen da, Suedian, adibidez.Administratzen ari denak interes batzuk ditu, eta administratuak beste interes batzuk izan ditzake.Honekin ez dut esan nahi UGTn ez direnik kontsekuenteak eta ez dakitela aspirazio jakin batzuei uko egiten, baina arrazoizkoa da organizazio bat beti ordezkatzen duen klasearen alde egiten ahalegintzea" (ABC, 1988ko apirilak 24)

 
Egin, 14 de diciembre de 1984

 

Baina Ramon, UGTn hamalau urte zituenetik eta PSOEn hamasei urte zituenetik afiliatuta zegoena, berez triste zegoen gertatzen ari zenarekin; berarentzat alderdia eta sindikatua sentimendu bakarra izan ziren beti: "Bihotza ez daukat erdibituta, minduta baizik, nik badakit zein den sindikatu baten eginkizuna eta badakit zein den alderdi baten eginkizuna, eta badakit alderdi-sindikatuaren eginkizun dualak erraztu egiten dituela gauzak. Min ematen dit gertatzen ari denak, min handia, ni neu ere UGTkoa bainaiz"

 
"La UGT no sacó ningún beneficio de la huelga de 1988"   "La función dual de Partido y Sindicato facilita las cosas"



Ramón estuvo dolido por las diferencias entre UGT Y PSOE

Rubialek berretsi egin zituen ideologiaren oinarrizko printzipioak, nahiz eta, aldi berean, babestu egin zituen bere ustez beharrezkoak ziren Gobernuaren erreformak. "Seguru aski aldatzen joan da gauzak egiteko modua, baina printzipio-adierazpena hor dago.Orain arte mugiezina izan da.Ni inoiz ez naiz kapitalismoaren administratzaile izango, inoiz ere ez.Ideiario bat lortzea oso lan nekeza da, denbora asko behar da.Baina nik ez dut ilusio hori galdu.Ilusioa galduko banu, sozialista izateari utziko nioke". (El Correo Español-el Pueblo Vasco, 1989ko urtarrilak 22).


Enfrentamiento PSOE-UGT, El País, 25 de enero de 1988

 


“Los sindicatos deben ser más transigentes”, Entrevista a Ramón Rubial, El Correo Español-El Pueblo Vasco,, 22 de enero de 1989


Críticas del Secretario General de la UGT, Nicolás Redondo, al Gobierno del PSOE, El Correo Español-El Pueblo Vasco,, 22 de enero de 1989

Ramon Rubialen ustez hirugarren legealdi sozialistako praxi politikoa ideologiaren sofistikaziotzat hartu behar zen, mendearen azken hamarkadako egoerara egokituta: "Sozialistok betikoak gara, ekonomiaren ikuspuntutik babesa behar dutenak ditugu gogoan; sozialista zaharrok gizartearen bilakaera-prozesua asimilatzen joan gara, eta gizarteak eskatzen digunari erantzun diogu; Pablo Iglesiasek burua altxatuko balu, sozialista izaten jarraituko luke, bilakatzen joan zen gizona izan baitzen.(…) Beharrizanean dauden guztiei tratu bera ematea da gurea.Gure alderdiak galdu egingo luke langileen interesen alde egingo ez balu, beti egin izan duen bezala".
   
 
 
Ramon y Cajal Etorbidea, 2 BIS- 3ª solairua 5 Depart. - 48014 BILBO ·Tel-zenbakiak: 94 476 38 11 - 94 476 39 159 15
Ir al inicioIr a contactoIr al mapaweb