Omenaldia Gerra Zibileko gudari, miliziano eta emakumeei Artxandako “Aterpe 1936 (La Huella)” eskulturaren aurrean
Sabino Arana, Eusko Lurra, Ramón Rubial, Manu Robles-Arangiz Institutua, Anselmo Lorenzo Ikerketa Marxisten Fundazioa, ELA-STV, UGT eta CNT sindikatuek eta EAJ-PNV, PSE-PSOE, EAE-ANV eta PCE-EPK sindikatuek antolatutako ekitaldi hori hilak 19an egingo da, ostiralarekin, 13:00etan.
Eguna: 2020ko EKAINAREN 19an, OSTIRALAREKIN Ordua: 13:00 Lekua: ARTXANDAKO “LA HUELLA-ATERPE 1936” MONUMENTUA, FUNKULARRAREN IRTEERAN DAGOEN PARKEAN
Ostiral honetan, hilaren 19an, eguerdiko 1ean, Artxandako “Aterpe 1936” edo “La Huella” eskulturaren aurrean urtero egin ohi den lore-eskaintza egingo da, Gerra Zibilean zehar Euskadi faxismoaren aurka defendatu eta demokraziaren zein Euskadiren askatasunaren alde borrokan ibili ziren gudari, miliziano eta emakume guztiak omentzeko.
Senideek, lagunek eta erakundeetako hainbat ordezkarik (BI, GEHIENEZ ERE, ERAKUNDE BAKOITZEKO) parte hartuko dute ekitaldian, eta 40.000 gudari eta milizianotik gora gomutatuko dituzte, Euskadiren oinarri eta askatasunen alde den-dena eman baitzuten: gerraren frontean, frankismoaren kartzela eta kontzentrazio-esparruetan, erbestealdian…
Aurten, 83 urte beteko dira frankistek Bilbo okupatu zutenetik, 1937ko ekainaren 11tik 19ra gudariek eta milizianoek matxinatutako tropen aurka izandako borroka heroikoaren ondoren.
|